igandea, apirila 18

MODULUA : Retinosis Retina - begisare

 

 


        Gipuzkoako Erretinosi Pigmentarioa duten pertsonen elkarteko kide batzuen bisita izan dugu. Elkarte honen izen Begisare da eta bertan Erretinosia duten pertsonaz gain bestelako ikusmen – urritasuna duten pertsonak ere elkartzen dira. Saio honen helburua pertsona hauen errealitatea eta testigantza gertutik ezagutzea izan da.

        Saioaren lehen atalean gonbidatuen bizipenetik abiatuta beraien esperientzi propioa azaldu digute. Bigarren zatian aldiz, errealitate birtualeko gailuen bitartez, errealitate horren gerturatzen bat bizi izan ahal dugu.

        Hitzaldi honetan aukera izan dugu nola, ikusmen errealitatea duten pertsonen beharrak anitzak direla eta horrekin batera bakoitzak izan ditzakeen beharrak ere anitzak direla. Gogoarazi digute, beraiek ez direla arazoa baizik eta inguruan egon daitezken oztopoak direla aldatu behar direnak. Irisgarritasunaren garrantzia azpimarratu dute. Horretarako, ikusmen urritasunik ez dugun pertsonek muga horien haurrean eduki beharreko jarreraren inguruan hainbat gomendio eman dizkigute.

 



 Ikusmen Murriztua adierazteko ikurra 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina