Post honekin batera, hilabete hauetan garatutako lanari amaiera emango diogu. Denbora honetan aniztasunaren inguruan bueltaka egon gara, aniztasuna ederra da eta zorionez egunero gure bizitzetan eta gorputzak zipriztintzen ditu. Baina badu bere alde txarra, eta sufrimendu anitz sortzen du aniztasuna horretan garatzea eta bizitzea. Hala ere, landutako ikusirik, bide honetan jarraitzea merezi duela ondorioztatzen dut.
Bestalde, irakasle funtzioetan IKT-en inguruan landu behar dugun ikuspegi kritikoaren oinarriak jartzeko baliagarria izan den ikasturtea izan da. Beldurrak eta oztopoak albo batera utzi eta tresnak guztiak bezala behar duten egokitzapenak eta neurriak lantzeko aukera izan dugu.
Hau esanda, mila esker bidai honetan bidailagun izan zareten guztioi eta laister arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina