asteazkena, apirila 21

Modulua: Ikertze Saio artistikoak

 

 

    Ikertze kultur Elkartearekin bi saio egin ditugu. Ikertze irabazi – asmorik gabeko kultur elkarte bat da eta bere xedea Hezkuntza proiektuak artearekin eta elkarrizketekin garatzea da.

    Saio hauek ikertze eta UNRWA taldearekin batean elkarlanean garatuak izan dira. Lehenengo saioan, elkar ezagutzeko helburuarekin jolas bat egitea proposatu ziguten. Hitz bat esan eta jarraian eta banan banan, burura etortzen zitzaizkigun lehen hitza esan behar genuen. Ondoren UNRWA-koek emandako hitzaldiarekin harremana zuten hitz edo esaldiak jarri genituen. Saioko lehen zati honekin amaitzeko haurrek moldatutako “Por cuatro esquinitas de nada” ipuina ikus eta horren inguruan elkarrizketa bat sortu genuen: gure ustez ezberdina izatea zer da? Noizbait ezberdin sentitu zara? ...

    Ondoren, saioaren bigarren zatiari ekin genion. Bi taldetan banatu ginen. Lehen erdiak zinema tailerra egin zuen Jonekin. Oinarri teoriko batzuk azaldu ostean, bideo bat sortzeari ekin zioten. Baldintzak ondorengoak ziren: “protagonista” nakba izan behar zen, 5 segundu iraun behar zituen (12 argazki segundoko), stop motion teknika erabili behar zen eta editore baten bidez bateratu behar ziren argazkiak. Bigarren erdiak, plastika tailerra egin zuten. Aniztasunaren itsasontzia sortu zuten: hiru protagonista izan behar zituen, borobil, karratu eta desberdin. Bakoitzak pertsonaia bat aukeratu, nahi zuten itsura eman eta behin pertsonaiak sorturik, itsasontzia eratu zuten. Ondoren, itsasontziari izen bat jarri eta istorio bat pentsatu zuten haurrekin aritzeko. Guztia prestatu ostean, gelakideen aurrean aurkeztu zituzten haien itsasontzi eta kontakizunak.

Hauexek dira lehen saioan lorturiko emaitzak:



  Bigarren saioan, plastika tailerrekoek estereotipo hitza entzutean norberari burura etortzen zitzaien irudia marraztu zuten. Marrazkia egin ostean, zatitxotan apurtu eta kutxa ezberdinetan banatu zituzten. Talde bakoitzak hainbat zati hartu zituen eta horiek baliatuz kartulina handi batean irudi bat sortu zuten, estereotipoak hausten dituen marrazki bat lortu arte. Amaitzean, kideen aurrean aurkeztu eta egindako aukeraketaren zergatia eta helburuak azaldu zituzten. Bitartean, zinema tailerrekoek, aurreko egunean sorturiko bideoak ikusi zituzten. Jarraian, plastika tailerrekoek lehenengo saioan sorturiko itsasontziarekin bideo bat sortu zuten, oraingo honetan 10 segundokoa. Behin tailer bakoitza bukatu ostean taldeka elkartu ginen eta zinema zein plastika tailerrean egindakoa elkar partekatu genuen. Saioarekin amaitzeko egindakoaren inguruan hitz egiten jardun genuen: gure sentsazioak, hobetzeko aholkuak, gustaturiko ariketak eta abar jolas txikien bitartez aditzera eramaten. Behin balorazioa amaitu ostean, eta behin betiko saioei bukaera emanez, zinema tailerrean plastika tailerreko itsasontziekin sorturiko bideoak ikusi genituen denok elkarrekin. Hona emaitza: 

 


 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina