Unrwa, Palestinako herria
Unibertsitatean, UNRWA erakundeko kideen bisita izan dugu. Erakunde hau Nazio Batuen Agentziaren barnean dago eta 1949etik Palestinar iheslari eta biztanleei laguntza eta babesa ematen dihardu.
Saio honen bitartez, Palestinako errealitate bortitza gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, emakume palestinar errefuxiatuen inguruan izan ditzakegu aurre iritzi eta estereotipoez jabetu gara.
Taldeetan banatu eta emakume palestinar errefuxiatu bat marrazteko esan digute. Bateratze lana egin ondoren, oso irudi estereotipatua atera da. Saioaren dinamizatzaileak ateratako ezaugarriak arbelan jaso ditu eta egia esan kezkagarria izan da ezaugarri guzti horiek batera bilduta ikustea. Ezaugarri pare bat salbu beste guztiak oso ezaugarri negatiboak izan dira.
Ariketa hau egin ondoren, Palestinatik ihesean alde egin behar izan duten errefuxiatuen eta bertan jarraitzen dutenen errealitatearen argazki eta informazioa eman digu. Honekin batera Palestina herria eta israeldar estatuan artean dagoen gatazkaren muina zein den ulertzeko gakoak eman dizkigu.
Ondorengo argazkiak ikus daiteke Palestinar herriak urteetan bizitzen ari den okupazio prozesua:
Prozesu honek hainbat ondorio gordin ekarri ditu. Horien artean adibidez, hainbat herritarrek beraien etxeak utzi eta ondoko herrialdeetan errefuxiatzea behartuak izan dira. Bertan gelditzen diren herritarren kasuan berriz, egunero beraien giza eskubideak urratuak nola diren ikustera eta bizitzera kondenatuak dira. Azkeneko hauen eguneko ogia, checkpoint (militarrak kontrolaturiko puntuak), etxeratze aginduak, ur mozketak, argindarraren kontrola,... eta terrorismoaren aitzakipean ematen diren atxiloketa, bahiketak, torturak, eta kartzelatzeak dira.
Hitzaldia oso gogorra izan da baina era berean oso aberasgarria. Gainera, Palestinar baten zuzeneko testigantza jasotzeko aukera izan dugu, Muhammad- en testigantza.
Muhammad-ei esker oneko hitzak besterik ezin diezaiokegu eskaini. Oso esku zabala izan da eta berak bizitako esperientzia pertsonala gurekin elkarbanatu du. Bere ahotsetik ateratako bizipenak bereak izateaz gain herri bateko errealitate gordina da, baina gaur Palestinako herriaren ahotsa gure bihotzetatik gertuago dago.
"Seràs aquella que vas voler ser,
seràs la tres voltes rebel,
seràs un puny alçat al vent
i tu, sols tu, faràs vibrar cinc continents."
(el Diluvi - I tu, sols tu)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina