Unrwa, Palestinako herria
Unibertsitatean,
UNRWA erakundeko kideen bisita izan dugu. Erakunde hau Nazio Batuen
Agentziaren barnean dago eta 1949etik Palestinar iheslari eta
biztanleei laguntza eta babesa ematen dihardu.
Saio
honen bitartez, Palestinako errealitate bortitza gertutik ezagutzeko
aukera izateaz gain, emakume palestinar errefuxiatuen inguruan izan
ditzakegu aurre iritzi eta estereotipoez jabetu gara.
Taldeetan
banatu eta emakume palestinar errefuxiatu bat marrazteko
esan digute. Bateratze lana egin ondoren, oso irudi estereotipatua
atera da.
Saioaren dinamizatzaileak ateratako ezaugarriak arbelan jaso ditu eta
egia esan kezkagarria izan da ezaugarri guzti horiek batera bilduta
ikustea. Ezaugarri pare bat salbu beste guztiak oso ezaugarri
negatiboak izan dira.
Ariketa
hau egin ondoren, Palestinatik
ihesean alde egin behar izan duten errefuxiatuen eta bertan
jarraitzen dutenen errealitatearen argazki eta informazioa eman digu.
Honekin batera Palestina herria eta israeldar estatuan artean dagoen
gatazkaren muina zein den ulertzeko gakoak eman dizkigu.
Ondorengo
argazkiak ikus daiteke Palestinar herriak urteetan bizitzen ari den okupazio prozesua:
Prozesu
honek hainbat ondorio gordin ekarri ditu. Horien artean adibidez,
hainbat herritarrek beraien etxeak utzi eta ondoko herrialdeetan
errefuxiatzea behartuak izan dira. Bertan gelditzen diren herritarren
kasuan berriz, egunero beraien giza eskubideak urratuak nola diren ikustera
eta bizitzera kondenatuak dira. Azkeneko hauen eguneko ogia, checkpoint
(militarrak kontrolaturiko puntuak), etxeratze aginduak, ur mozketak,
argindarraren kontrola,... eta terrorismoaren aitzakipean ematen
diren atxiloketa, bahiketak, torturak, eta kartzelatzeak dira.
Hitzaldia
oso gogorra izan da baina era berean oso aberasgarria. Gainera,
Palestinar baten zuzeneko
testigantza jasotzeko aukera izan dugu, Muhammad-
en
testigantza.
Muhammad-ei esker oneko hitzak besterik ezin diezaiokegu eskaini. Oso esku zabala izan da eta berak bizitako esperientzia pertsonala gurekin elkarbanatu du. Bere ahotsetik ateratako bizipenak bereak izateaz gain herri bateko errealitate gordina da, baina gaur Palestinako herriaren ahotsa gure bihotzetatik gertuago dago.
"Seràs
aquella que vas voler ser,
seràs
la tres voltes rebel,
seràs
un puny alçat al vent
i
tu, sols tu, faràs vibrar cinc continents."
(el
Diluvi - I tu, sols tu)