osteguna, maiatza 13

Azkeneko posta...

    Post honekin batera, hilabete hauetan garatutako lanari amaiera emango diogu. Denbora honetan aniztasunaren inguruan bueltaka egon gara, aniztasuna ederra da eta zorionez egunero gure bizitzetan eta gorputzak zipriztintzen ditu. Baina badu bere alde txarra, eta sufrimendu anitz sortzen du aniztasuna horretan garatzea eta bizitzea. Hala ere, landutako ikusirik, bide honetan jarraitzea merezi duela ondorioztatzen dut. 

    Bestalde, irakasle funtzioetan IKT-en inguruan landu behar dugun ikuspegi kritikoaren oinarriak jartzeko baliagarria izan den ikasturtea izan da. Beldurrak eta oztopoak albo batera utzi eta tresnak guztiak bezala behar duten egokitzapenak eta neurriak lantzeko aukera izan dugu. 

    Hau esanda, mila esker bidai honetan bidailagun izan zareten guztioi eta laister arte!



Lauhileko honetako emaitza: Narratiba Digitala




    Lauhileko honetan landutakoaren arabera lorturiko emaitza aurkezten dizuegu. Gustokoa izatea espero dugu.
 
 



 

osteguna, apirila 29

AZKEN HAUSNARKETA - Moduluko lana eta prozesua

 

 

    Moduluko lan honi bukaera emanez, honen inguruko prozesua, zailtasunak, eta gure iritzia azalduko ditugu, izan ere talde honen ibilbidea oso gorabeheratsua izan da eta eragozpen asko izan ditugu guk nahi genuen ideia aurrera eramateko orduan. Aniztasuna bezalako gai zabalak ideia asko ekartzen dizkigu burura eta gai askotaz hitz egin nahi genuenez, asko kostatu zaigu gure ideiak eskatzen zen formatuarekin bateratzea. Esan bezala, aniztasuna oso gai zabala da eta, zeharka bada ere, hainbat azpigai ikuitzen ditu. Sormen prozesuan ideia falta baina gehiago, ideia horiei forma nola eman eta eskatutako formatuan nola txertatu izan da zailena. Lan honen bitartez, orokorrean aniztasunaren inguruan ohikoak diren mezutik aldendu nahi izan dugu. Horretarako aniztasun horren defentsan, belaunaldiz belaunaldi egindako transmisioa goraipatzeaz gain, gizarte moduan oraindik egiteko duguna aipatu nahi izan dugu. Hori dela eta gaur egun pil pilean dauden eta taldekideok zuzenean pairatu ditugun lau gai islatzea erabaki dugu, hain zuzen ere, arrazakeria, matxismoa, homofobia eta euskararen zapalkuntza.

    Hala ere, prozesu honetako gaiztasunak gaiztasun, lortu dugun emaitzarekin pozik gaude, honen atzean lan asko dagoelako eta gure ideia aurrera eramatea lortu dugunaren froga delako.

    Bestalde, azken lauhileko honetako moduluko lanaren formatua besteetan izan dugunaren oso desberdina izan da, eta horrek ere hasiera batean ezinegona sortu zigun, ez baitgenuen ez ongi ulertzen, ez argi ikusten zein zen lanaren helburua, gaia edota nola landu behar genuen. Honekin batera, bloga hornitzeko orduan ere zalantzan izan ditugu, ez baitkenekien ziur eduki ditugun hitzaldi eta jarduera desberdinetatik zeintzuk ziren igo behar genituenak. Gainera, taldekide batzuen kasuan lehenengo aldia izan da blog bat sortzen eta hau aurrera atera ahal izateko geure kabuz bilatu behar izan dugu informazioa; autonomia lantzeko balio izan duen arren, frustrazio eta akidura sentsazioak gailendu dira askotan, laguntzarik gabe osatu behar izateagatik.

    Lauhileko honetan izan dugun euskarri nagusitakoa gida izan da, baina gure ustez ez da nahikoa izan. Irakasle taldetik argitzeko eta laguntzeko borondatea  egon arren, denbora gainera erori zaigun arte ez dugu lortu ze ibilbide egin behar genuen ulertzea, ez baitugu guztiz koprenitu inongo momentutan zer zen zehazki eskatzen zena. Horregatik, uste dugu honen inguruan azalpen gehiago ematea ondo legokela, hasiera batetik mugak zeintzuk diren argi edukitzeko.

    Edukien aldetik, ordea, hilabete hauetan landu ditugun gaiak oso interesgarriak suertatu zaizkigula esan behar dugu. Oinarrian antzeko gauzei bueltaka egon garela iruditu arren, gure lanerako ezinbestekoa izango diren ideiak eta baloreak osatzeko iturri eta baliabideak jaso ditugu. Profesional onak izateko formazio egokia jasotzeak duen garrantziaz ohartzeaz gain, irakasle lanerako pertsona moduan dugun munduarekiko ikuspegia lantzeak duen garrantziaz jabetu gara. Azken hilabetean izan ditugun hitzaldi eta mintegien bitartez, aniztasunaren begirada lantzeko aukera izan dugu. Era berean, izan ditugun gonbidatuak nahiko egoki aukeratu direla deritzogu, tailer bat edo beste kenduta guztiak baliagarriak iruditu baitzaizkigu.

    Lehen esan bezala, gure prozesuak gorabehera asko izan ditu eta taldean une askotan etsipena eta ezintasuna nagusitu dira guk proposaturiko ideien gehiengoa aurrera eraman ezin genituela ikustean, dela gaur egungo pandemia egoerak dakartzan mugengatik, dela irakasleek garbi ikusten ez zutelako gure proposamena lanarekin bat zetorrenik. Ildo beretik, egungo murrizketek eragin diguten zailtasunean sakondu nahi dugu; izan ere, gure herritik ateratzeko ala beste pertsonekin elkartzeko ezintasunak izan ditugu, komunikazioa aurrez aurrekoa izatetik pantaila baten bidez izatera igaro da… Guzti horrek arazo izugarriak ekarri dizkigu eta kasu askotan lan prozesua oztopatzeaz eta mantsotzeaz gain, gaizki ulertuak eragin dizkigu, honek ideiak ongi irudikatzea zailagoa eginez. Horregatik, Covid-19agatik bizitzen ari garen errealitate berri honen arteko eta eskatzen zaizkigun lanen arteko oreka bat mantentzen ahalegindu beharko litzakela deritzogu, ez baitugu uste aurretik zegoen lan berbera proposatzea bidezkoa eta egokia denik, izurriteak eragindako ondorioak uste baino eragin eta oztopo handiagoak bait dira. Oztopo horiek fisiko zein emozionalak izan dira, ondorioz, etengabe aldakorra den errealitatera egokitzen egon beharrak guregan eragin eta pisu emozionala izan duen modura, gure burua ezagutu eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna dugula ikasi dugu.

    Orokorrean uste dugu eduki ditugun zailtasunak gainditzen jakin izan dugula, eta, nahiz eta badakigun ahalko genituzkela hainbat gauza hobetu, uste dugu amaieran izan dugun denbora eta bizitzen ari garen egoera kontuan hartuta, asmatu dugula irtenbidea bilatzen prozesuan zehar sufritu ostean, eta makina bat buruhauste izan ostean, bukaeran geratu zaigun nahasteari.

 Ondorengo lerro hauetan lau hilabete hauetan aniztasunaren inguruan moduluan landuriko hitzaldi eta gaien linkak daude: 

 

IV MODULUA:Aniztasuna eta hezkuntza - Ipuin lanketa  

IV MODULUA: Aniztasuna. Besteak eta ni….gertu eta urruti 

IV MODULUA:Aniztasuna eta hezkuntza - Kike Amonarrizen hitzaldia 

 IV MODULUA : Retinosis Retina – begisare

IV MODULUA: UNRWA - Errefuxiatu palestinarrak 

IV MODULUA: Ikertze Saio artistikoak 



 


 

 



ostirala, apirila 23

Actividad 14:


" Denak berdinak, denak ezberdinak "

 

 

    En esta actividad hemos tenido que diseñar un Micro-taller para alumnas de Educación Infantil integrando las TIC y que tuviera relación con el currículum de la Comunidad Autónoma Vasca.

    El micro taller lo hemos desarrollado en la “Eskola Txikia” de Aginagako Herri Ikastetxean. Siendo una escuela unitaria, las niñas de primer ciclo y segundo ciclo de educación infantil suelen convivir en la mismas aulas.

    A nuestro taller le hemos llamado “Denak berdinak, denak ezberdinak” y el objetivo ha sido el de experimentar con las sombras y los cuerpos de cada una para crear un mural.

    Los elementos que hemos utilizado para realizar estas actividades han sido un proyector, unas lamparas y unos frontales. Nos interesaba que las alumnas fueran parte del procesos de recabar informacion por ello hemos llevado una camara digital y le hemos propuesto que saquen fotos de lo que les llame la atención o les guste.

    Por un lado, con los documentos graficos que han recogido las alumnas y nosotras hemos realizado un video y por otro lado hemos realizado un informe que abarca toda la informacion del proceso y de los objetivo que hemos querido trabajar. 

    Los documentos graficos y el video realizado en esta actividad, tal y como acordamos con la escuela, no lo vamos a publicar por razon de protección de los alumnos y las alumnas. 

 


Informe- Denak berdinak, denak ezberdinak