osteguna, maiatza 13

Azkeneko posta...

    Post honekin batera, hilabete hauetan garatutako lanari amaiera emango diogu. Denbora honetan aniztasunaren inguruan bueltaka egon gara, aniztasuna ederra da eta zorionez egunero gure bizitzetan eta gorputzak zipriztintzen ditu. Baina badu bere alde txarra, eta sufrimendu anitz sortzen du aniztasuna horretan garatzea eta bizitzea. Hala ere, landutako ikusirik, bide honetan jarraitzea merezi duela ondorioztatzen dut. 

    Bestalde, irakasle funtzioetan IKT-en inguruan landu behar dugun ikuspegi kritikoaren oinarriak jartzeko baliagarria izan den ikasturtea izan da. Beldurrak eta oztopoak albo batera utzi eta tresnak guztiak bezala behar duten egokitzapenak eta neurriak lantzeko aukera izan dugu. 

    Hau esanda, mila esker bidai honetan bidailagun izan zareten guztioi eta laister arte!



Lauhileko honetako emaitza: Narratiba Digitala




    Lauhileko honetan landutakoaren arabera lorturiko emaitza aurkezten dizuegu. Gustokoa izatea espero dugu.
 
 



 

osteguna, apirila 29

AZKEN HAUSNARKETA - Moduluko lana eta prozesua

 

 

    Moduluko lan honi bukaera emanez, honen inguruko prozesua, zailtasunak, eta gure iritzia azalduko ditugu, izan ere talde honen ibilbidea oso gorabeheratsua izan da eta eragozpen asko izan ditugu guk nahi genuen ideia aurrera eramateko orduan. Aniztasuna bezalako gai zabalak ideia asko ekartzen dizkigu burura eta gai askotaz hitz egin nahi genuenez, asko kostatu zaigu gure ideiak eskatzen zen formatuarekin bateratzea. Esan bezala, aniztasuna oso gai zabala da eta, zeharka bada ere, hainbat azpigai ikuitzen ditu. Sormen prozesuan ideia falta baina gehiago, ideia horiei forma nola eman eta eskatutako formatuan nola txertatu izan da zailena. Lan honen bitartez, orokorrean aniztasunaren inguruan ohikoak diren mezutik aldendu nahi izan dugu. Horretarako aniztasun horren defentsan, belaunaldiz belaunaldi egindako transmisioa goraipatzeaz gain, gizarte moduan oraindik egiteko duguna aipatu nahi izan dugu. Hori dela eta gaur egun pil pilean dauden eta taldekideok zuzenean pairatu ditugun lau gai islatzea erabaki dugu, hain zuzen ere, arrazakeria, matxismoa, homofobia eta euskararen zapalkuntza.

    Hala ere, prozesu honetako gaiztasunak gaiztasun, lortu dugun emaitzarekin pozik gaude, honen atzean lan asko dagoelako eta gure ideia aurrera eramatea lortu dugunaren froga delako.

    Bestalde, azken lauhileko honetako moduluko lanaren formatua besteetan izan dugunaren oso desberdina izan da, eta horrek ere hasiera batean ezinegona sortu zigun, ez baitgenuen ez ongi ulertzen, ez argi ikusten zein zen lanaren helburua, gaia edota nola landu behar genuen. Honekin batera, bloga hornitzeko orduan ere zalantzan izan ditugu, ez baitkenekien ziur eduki ditugun hitzaldi eta jarduera desberdinetatik zeintzuk ziren igo behar genituenak. Gainera, taldekide batzuen kasuan lehenengo aldia izan da blog bat sortzen eta hau aurrera atera ahal izateko geure kabuz bilatu behar izan dugu informazioa; autonomia lantzeko balio izan duen arren, frustrazio eta akidura sentsazioak gailendu dira askotan, laguntzarik gabe osatu behar izateagatik.

    Lauhileko honetan izan dugun euskarri nagusitakoa gida izan da, baina gure ustez ez da nahikoa izan. Irakasle taldetik argitzeko eta laguntzeko borondatea  egon arren, denbora gainera erori zaigun arte ez dugu lortu ze ibilbide egin behar genuen ulertzea, ez baitugu guztiz koprenitu inongo momentutan zer zen zehazki eskatzen zena. Horregatik, uste dugu honen inguruan azalpen gehiago ematea ondo legokela, hasiera batetik mugak zeintzuk diren argi edukitzeko.

    Edukien aldetik, ordea, hilabete hauetan landu ditugun gaiak oso interesgarriak suertatu zaizkigula esan behar dugu. Oinarrian antzeko gauzei bueltaka egon garela iruditu arren, gure lanerako ezinbestekoa izango diren ideiak eta baloreak osatzeko iturri eta baliabideak jaso ditugu. Profesional onak izateko formazio egokia jasotzeak duen garrantziaz ohartzeaz gain, irakasle lanerako pertsona moduan dugun munduarekiko ikuspegia lantzeak duen garrantziaz jabetu gara. Azken hilabetean izan ditugun hitzaldi eta mintegien bitartez, aniztasunaren begirada lantzeko aukera izan dugu. Era berean, izan ditugun gonbidatuak nahiko egoki aukeratu direla deritzogu, tailer bat edo beste kenduta guztiak baliagarriak iruditu baitzaizkigu.

    Lehen esan bezala, gure prozesuak gorabehera asko izan ditu eta taldean une askotan etsipena eta ezintasuna nagusitu dira guk proposaturiko ideien gehiengoa aurrera eraman ezin genituela ikustean, dela gaur egungo pandemia egoerak dakartzan mugengatik, dela irakasleek garbi ikusten ez zutelako gure proposamena lanarekin bat zetorrenik. Ildo beretik, egungo murrizketek eragin diguten zailtasunean sakondu nahi dugu; izan ere, gure herritik ateratzeko ala beste pertsonekin elkartzeko ezintasunak izan ditugu, komunikazioa aurrez aurrekoa izatetik pantaila baten bidez izatera igaro da… Guzti horrek arazo izugarriak ekarri dizkigu eta kasu askotan lan prozesua oztopatzeaz eta mantsotzeaz gain, gaizki ulertuak eragin dizkigu, honek ideiak ongi irudikatzea zailagoa eginez. Horregatik, Covid-19agatik bizitzen ari garen errealitate berri honen arteko eta eskatzen zaizkigun lanen arteko oreka bat mantentzen ahalegindu beharko litzakela deritzogu, ez baitugu uste aurretik zegoen lan berbera proposatzea bidezkoa eta egokia denik, izurriteak eragindako ondorioak uste baino eragin eta oztopo handiagoak bait dira. Oztopo horiek fisiko zein emozionalak izan dira, ondorioz, etengabe aldakorra den errealitatera egokitzen egon beharrak guregan eragin eta pisu emozionala izan duen modura, gure burua ezagutu eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna dugula ikasi dugu.

    Orokorrean uste dugu eduki ditugun zailtasunak gainditzen jakin izan dugula, eta, nahiz eta badakigun ahalko genituzkela hainbat gauza hobetu, uste dugu amaieran izan dugun denbora eta bizitzen ari garen egoera kontuan hartuta, asmatu dugula irtenbidea bilatzen prozesuan zehar sufritu ostean, eta makina bat buruhauste izan ostean, bukaeran geratu zaigun nahasteari.

 Ondorengo lerro hauetan lau hilabete hauetan aniztasunaren inguruan moduluan landuriko hitzaldi eta gaien linkak daude: 

 

IV MODULUA:Aniztasuna eta hezkuntza - Ipuin lanketa  

IV MODULUA: Aniztasuna. Besteak eta ni….gertu eta urruti 

IV MODULUA:Aniztasuna eta hezkuntza - Kike Amonarrizen hitzaldia 

 IV MODULUA : Retinosis Retina – begisare

IV MODULUA: UNRWA - Errefuxiatu palestinarrak 

IV MODULUA: Ikertze Saio artistikoak 



 


 

 



ostirala, apirila 23

Actividad 14:


" Denak berdinak, denak ezberdinak "

 

 

    En esta actividad hemos tenido que diseñar un Micro-taller para alumnas de Educación Infantil integrando las TIC y que tuviera relación con el currículum de la Comunidad Autónoma Vasca.

    El micro taller lo hemos desarrollado en la “Eskola Txikia” de Aginagako Herri Ikastetxean. Siendo una escuela unitaria, las niñas de primer ciclo y segundo ciclo de educación infantil suelen convivir en la mismas aulas.

    A nuestro taller le hemos llamado “Denak berdinak, denak ezberdinak” y el objetivo ha sido el de experimentar con las sombras y los cuerpos de cada una para crear un mural.

    Los elementos que hemos utilizado para realizar estas actividades han sido un proyector, unas lamparas y unos frontales. Nos interesaba que las alumnas fueran parte del procesos de recabar informacion por ello hemos llevado una camara digital y le hemos propuesto que saquen fotos de lo que les llame la atención o les guste.

    Por un lado, con los documentos graficos que han recogido las alumnas y nosotras hemos realizado un video y por otro lado hemos realizado un informe que abarca toda la informacion del proceso y de los objetivo que hemos querido trabajar. 

    Los documentos graficos y el video realizado en esta actividad, tal y como acordamos con la escuela, no lo vamos a publicar por razon de protección de los alumnos y las alumnas. 

 


Informe- Denak berdinak, denak ezberdinak


osteguna, apirila 22

Actividad 13: Curriculum vasco y competencias digitales

 

    El objetivo de esta actividad a sido relacionar una de las experiencias TIC realizadas con el Curriculum de Educación infantil del Pais Vasco. 

    En nuestra futura profesión de maestras, el curriculm es una herramienta que facilitara y guiara en los procesos de educación. Es la herramienta didáctica para proporcionar al alumnado una formación integral y completa.

    En nuestro caso haremos referencia al decreto 237/2015 y hemos elegido la experiencia que realizaron en el taller de las pastas. Las alumnas del esta experiencia pertenecen al segundo ciclo de Educación Infantil.  A continuación indicamos la relación que hemos realizado:

Actividad 12: Las TIC en las aulas

 


    Una vez leídas y analizadas las tres distintas experiencias, personalmente el que más me ha interesado y me ha gustado ha sido la experiencia n.ºI denominada EDUCAR LA MIRADA. Trata de una experiencia llevada a cabo por unas maestras de educación infantil con alumnos y alumnas de 4 y 5 años, utilizando la fotografiá para buscar una relación critica con lo visual entre otras cosas.

    Para realizar esta experiencia han utilizado los trabajos de los siguientes autores: Los niños de éxodo de Sebastian Salgado, la serie Primates de Isabel Muñoz y Retratos de Shommers.

    A pesar de no tener mucha complicación ni necesitar muchos recursos tecnológicos para desarrollar esta experiencia, personalmente ha sido el que mas me ha gustado. Hoy en día vivimos en una sociedad donde todo nos entra por la vista, y ademas, con la sobresposicion extrema que tenemos ante las pantallas creo que es un ejercicio necesario el de educar una mirada critica y saber crear y gestionar diálogos basados en lo que vemos.   

Otro aspecto que me ha gustado ha sido como a través del arte visual y un trabajo social, podemos acercar la diversidad existente en la realidad a nuestras aulas. Con esta actividad se puede observar lo que les llama atención a las alumnas y como comparten lo que les ha interesado con sus compañeras y con sus familiares.



 

 

 

asteazkena, apirila 21

Modulua: Ikertze Saio artistikoak

 

 

    Ikertze kultur Elkartearekin bi saio egin ditugu. Ikertze irabazi – asmorik gabeko kultur elkarte bat da eta bere xedea Hezkuntza proiektuak artearekin eta elkarrizketekin garatzea da.

    Saio hauek ikertze eta UNRWA taldearekin batean elkarlanean garatuak izan dira. Lehenengo saioan, elkar ezagutzeko helburuarekin jolas bat egitea proposatu ziguten. Hitz bat esan eta jarraian eta banan banan, burura etortzen zitzaizkigun lehen hitza esan behar genuen. Ondoren UNRWA-koek emandako hitzaldiarekin harremana zuten hitz edo esaldiak jarri genituen. Saioko lehen zati honekin amaitzeko haurrek moldatutako “Por cuatro esquinitas de nada” ipuina ikus eta horren inguruan elkarrizketa bat sortu genuen: gure ustez ezberdina izatea zer da? Noizbait ezberdin sentitu zara? ...

    Ondoren, saioaren bigarren zatiari ekin genion. Bi taldetan banatu ginen. Lehen erdiak zinema tailerra egin zuen Jonekin. Oinarri teoriko batzuk azaldu ostean, bideo bat sortzeari ekin zioten. Baldintzak ondorengoak ziren: “protagonista” nakba izan behar zen, 5 segundu iraun behar zituen (12 argazki segundoko), stop motion teknika erabili behar zen eta editore baten bidez bateratu behar ziren argazkiak. Bigarren erdiak, plastika tailerra egin zuten. Aniztasunaren itsasontzia sortu zuten: hiru protagonista izan behar zituen, borobil, karratu eta desberdin. Bakoitzak pertsonaia bat aukeratu, nahi zuten itsura eman eta behin pertsonaiak sorturik, itsasontzia eratu zuten. Ondoren, itsasontziari izen bat jarri eta istorio bat pentsatu zuten haurrekin aritzeko. Guztia prestatu ostean, gelakideen aurrean aurkeztu zituzten haien itsasontzi eta kontakizunak.

Hauexek dira lehen saioan lorturiko emaitzak:



  Bigarren saioan, plastika tailerrekoek estereotipo hitza entzutean norberari burura etortzen zitzaien irudia marraztu zuten. Marrazkia egin ostean, zatitxotan apurtu eta kutxa ezberdinetan banatu zituzten. Talde bakoitzak hainbat zati hartu zituen eta horiek baliatuz kartulina handi batean irudi bat sortu zuten, estereotipoak hausten dituen marrazki bat lortu arte. Amaitzean, kideen aurrean aurkeztu eta egindako aukeraketaren zergatia eta helburuak azaldu zituzten. Bitartean, zinema tailerrekoek, aurreko egunean sorturiko bideoak ikusi zituzten. Jarraian, plastika tailerrekoek lehenengo saioan sorturiko itsasontziarekin bideo bat sortu zuten, oraingo honetan 10 segundokoa. Behin tailer bakoitza bukatu ostean taldeka elkartu ginen eta zinema zein plastika tailerrean egindakoa elkar partekatu genuen. Saioarekin amaitzeko egindakoaren inguruan hitz egiten jardun genuen: gure sentsazioak, hobetzeko aholkuak, gustaturiko ariketak eta abar jolas txikien bitartez aditzera eramaten. Behin balorazioa amaitu ostean, eta behin betiko saioei bukaera emanez, zinema tailerrean plastika tailerreko itsasontziekin sorturiko bideoak ikusi genituen denok elkarrekin. Hona emaitza: 

 


 


Modulua: UNRWA - Errefuxiatu palestinarrak

Unrwa, Palestinako herria    

 

 Unibertsitatean, UNRWA erakundeko kideen bisita izan dugu. Erakunde hau Nazio Batuen Agentziaren barnean dago eta 1949etik Palestinar iheslari eta biztanleei laguntza eta babesa ematen dihardu.

    Saio honen bitartez, Palestinako errealitate bortitza gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, emakume palestinar errefuxiatuen inguruan izan ditzakegu aurre iritzi eta estereotipoez jabetu gara.

    Taldeetan banatu eta emakume palestinar errefuxiatu bat marrazteko esan digute. Bateratze lana egin ondoren, oso irudi estereotipatua atera da. Saioaren dinamizatzaileak ateratako ezaugarriak arbelan jaso ditu eta egia esan kezkagarria izan da ezaugarri guzti horiek batera bilduta ikustea. Ezaugarri pare bat salbu beste guztiak oso ezaugarri negatiboak izan dira.

    Ariketa hau egin ondoren, Palestinatik ihesean alde egin behar izan duten errefuxiatuen eta bertan jarraitzen dutenen errealitatearen argazki eta informazioa eman digu. Honekin batera Palestina herria eta israeldar estatuan artean dagoen gatazkaren muina zein den ulertzeko gakoak eman dizkigu.

    Ondorengo argazkiak ikus daiteke Palestinar herriak urteetan bizitzen ari den okupazio prozesua:  

 



    Prozesu honek hainbat ondorio gordin  ekarri ditu. Horien artean adibidez, hainbat herritarrek beraien etxeak utzi eta ondoko herrialdeetan errefuxiatzea behartuak izan dira. Bertan gelditzen diren herritarren kasuan berriz, egunero beraien giza eskubideak urratuak nola diren ikustera eta bizitzera kondenatuak dira. Azkeneko hauen eguneko ogia, checkpoint (militarrak kontrolaturiko puntuak), etxeratze aginduak, ur mozketak, argindarraren kontrola,... eta terrorismoaren aitzakipean ematen diren atxiloketa, bahiketak, torturak, eta kartzelatzeak  dira. 

    Hitzaldia oso gogorra izan da baina era berean oso aberasgarria. Gainera, Palestinar baten zuzeneko testigantza jasotzeko aukera izan dugu, Muhammad- en testigantza.

    Muhammad-ei esker oneko hitzak besterik ezin diezaiokegu eskaini. Oso esku zabala izan da eta berak bizitako esperientzia pertsonala gurekin elkarbanatu du. Bere ahotsetik ateratako bizipenak bereak izateaz gain herri bateko errealitate gordina da, baina gaur Palestinako herriaren ahotsa gure bihotzetatik gertuago dago.

 


"Seràs aquella que vas voler ser,

seràs la tres voltes rebel,

seràs un puny alçat al vent

i tu, sols tu, faràs vibrar cinc continents."

(el Diluvi - I tu, sols tu)


Actividad 11: Mi primer Podcast


 



igandea, apirila 18

MODULUA : Retinosis Retina - begisare

 

 


        Gipuzkoako Erretinosi Pigmentarioa duten pertsonen elkarteko kide batzuen bisita izan dugu. Elkarte honen izen Begisare da eta bertan Erretinosia duten pertsonaz gain bestelako ikusmen – urritasuna duten pertsonak ere elkartzen dira. Saio honen helburua pertsona hauen errealitatea eta testigantza gertutik ezagutzea izan da.

        Saioaren lehen atalean gonbidatuen bizipenetik abiatuta beraien esperientzi propioa azaldu digute. Bigarren zatian aldiz, errealitate birtualeko gailuen bitartez, errealitate horren gerturatzen bat bizi izan ahal dugu.

        Hitzaldi honetan aukera izan dugu nola, ikusmen errealitatea duten pertsonen beharrak anitzak direla eta horrekin batera bakoitzak izan ditzakeen beharrak ere anitzak direla. Gogoarazi digute, beraiek ez direla arazoa baizik eta inguruan egon daitezken oztopoak direla aldatu behar direnak. Irisgarritasunaren garrantzia azpimarratu dute. Horretarako, ikusmen urritasunik ez dugun pertsonek muga horien haurrean eduki beharreko jarreraren inguruan hainbat gomendio eman dizkigute.

 



 Ikusmen Murriztua adierazteko ikurra 

Actividad 10: Reflexión: D’Ignazio (Hernando, 2020, p. 13) “ Hay algunas tecnologias que no deberian construirse. Hay algunos datos que no deben usarse”

 

En primer lugar, antes de realizar una reflexión sobre esta frase, he realizado una búsqueda rapida para conocer el trabajo de D´ Ignazio.


Catherine D’Ignazio es profesora de Ciencia y Planificación Urbana en el MIT (Massachusetts Institute of Technology) y una hacker con el apodo de “Kanarinka”.


Esta búsqueda me ha dado el contexto para poder reflexionar mejor sobre la frase. Creo que en este sentido, la autora nos quiere indicarnos y alertarnos, que lamentablemente, según quien esta el en poder y cuales son las tecnologías, son utilizadas y para profundizan y reproducir discriminaciones e injusticias que hay en la sociedad.


Aquí os dejo una entrevista realizada por PIkara Magazine a D'Ignazio:

Entrevista a Catherine D'Ignazio


Actividad 9: Publicidad transparente

 

Anuncio Smartphone

 

 


 

Actividad 8: Compra - tirar- comprar

 

En esta actividad nos hemos basado en los trabajos documentales de Cosima Dannoritzer:

  • Comprar, tirar, comprar. La historia secreta de la obsolescencia programada. (2010)

  • La tragedia electrónica de la obsolescencia programada (2014)



Las secuencias que destaco del primer documental son los siguientes.


Minuto 3:22: Donde en algún de país de África en una escombrera de aparatos electrónicos, dos personas están rompiendo una pantalla de un ordenador y una voz en off se oye como dice “la prosperidad no nos perdonara, descubriran el estilo de vida despilfarrador de los países avanzados”


Minuto 17:48: en los años cincuenta resurge el termino obsolescencia programada pero con una giro crucial, seducir al consumidor no obligarlo. “ El deseo del consumidor de poseer algo un poco más nuevo, un poco mejor, un poco más necesario que antes.”


Minuto 48:13: Imágenes de una planta de residuos, oscura y sucia. Un voz indica como que para los los críticos más radicales de la obsolescencia programa no es suficiente revisar los procesos de reproductivos, plantear revisar nuestra economía y nuestros valores. Plantean realizar una VERDADERA revolución.



Reflexión:


- Este documental nos hace tomar conciencia y reflexionar sobre la sociedad de consumo que vivimos. A pesar de tener algunas ideas interiorizada, este documental me ha valido para engranar todas las piezas. Por ejemplo, la unión estrecha que hay entre el consumo y el medio ambiente. En mi opinión, ha llegado el momento de parar este sistema económico y político que esta basada en exprimir los recursos naturales y los humanos. Aunque creamos que no podemos realizar mucho en contra de este modelo, en este documental, en modo indirecto, nos vale para hacer una reflexión sobre la forma de consumo que tenemos en el día a día y la responsabilidad que tenemos. 

  

 


 

 

 

 

 

 

 Consima Dannoritzer


asteartea, martxoa 16

IV MODULUA:Aniztasuna eta hezkuntza - Kike Amonarrizen hitzaldia

 

Gure eskoletan gero eta aniztasun handiagoa dago hizkuntzei eta kulturei dagokienez: zer erronka eta aukera berri dakartzate eleaniztasunak eta kultur aniztasunak euskarazko hezkuntzan, euskararen biziberritzeari dagokionez?

 


    Gure esperientzia eta inguruan zein Kike Amonarrizen hitzaldian oinarrituta, ikusi dugu gure gizartean hizkuntza aniztasun handia dagoela eta honek Euskararen kasuan alderdi positibo zein negatiboak dituela. Hau da, azken urteetan euskarak izan duen bilakaera oso handia izan da, eta eskolan D eredua sartzeak zein ofizialtasuna egoteak euskararen jakintza asko haztea eragin dutela. Hala ere, honek ez du bermatzen euskararen erabilera, izan ere gizartean gaztelerak indar handia du eta horren eraginez geroz eta gehiago entzuten dugu gure inguruan. Gaiaren inguruan hausnartzen jarrita, talde honetako kideak bat gatoz esatean gure hizkuntza (Euskara) hizkuntza gutxitu bat dela eta nahiz eta ofizialki bi hizkuntzek eskolan garrantzi berbera duten, errealitatean gaztelerak gain hartzen dio euskarari, askotan zapaltzera ere iritsiz.

    Honekin batera, gizarteko kultura guztiei garrantzi berdina ematea eta batak bestea ez zapaltzea oso lan zaila dela uste dugu, egiazki, lehen aipatu bezala, oro har testuinguru elebidunetan kultura batek bestea zapaltzen du, giro, ohitura edo hiztun kopuruen arabera. Dena den, alderdi negatiboek ez dute zertan pisu handiena hartu behar. Gure helburuak lortzeko, inguratzen gaituen kultura bakoitzetik baliagarriak eta/edo interesgarriak suertatzen zaizkigun ezaugarri, jarrera, teknika edo bestelako edozein alderdi erabiltzea ezin hobea izango litzateke, bai eta guzti hau hezkuntzan islatzea. Halaber, fokua hezkuntzan ez ezik, esparru ez-formalean ere jarri behar dela uste dugu, haur, gazte zein helduek euskara formaltasunarekin bakarrik lotzea ekiditeko, eta egunerokotasunean, haien talde sozialetan eta jarduera anitzetan nola erabili jakiteko, bai eta erraztasuna eskuratzeko, euskaraz mintzatzen trebatzeko. Beharrezkoa den esparru guztietan behar haina indar eginez, hizkuntza ohiturak eraldatu eta gizarteko aniztasuna mantendu dezakegu, euskarari prestigioa ematen diogun bitartean eta gaztelania ala ingelesa bezalako super hizkuntzek edo bestelako hizkuntzek (frantsesa, kasu) eragin dezaketen zapalkuntza ekidinez.

Moduloa: Aniztasuna. Besteak eta ni….gertu eta urruti

 

    Lehen saioko gai nagusiak ideologia edo iritzi aniztasuna eta iritzien arteko talka ematen denean azaldu beharreko jarrerak izan ziren, eta hainbat balio demokratikorekin lotu genituen hauek, zehazki tolerantzia, errespetua eta enpatiaren inguruan aritu ginen lanean. 

    Jarduera eta saioen helburua aurretik aipaturiko kontzeptuen garrantziaz ohartzea da, egunerokotasunean duten presentziaz kontzientzia hartuz, bai eta gure enpatia zein tolerantzia mailaz ohartzea.Gai hauek lantzeko, alde batetik aipaturiko hiru kontzeptuak ezagutu eta haien esanahia ulertu genuen, gatazkak kudeatzeko funtsezko ezaugarriak direla ikusiz. Eta bestalde, nork bere burua abiapuntutzat hartuz, geure jarrera eta pentsakera neurtu, haietaz ohartarazi eta jabetu ginen. Guzti honen inguruko hausnarketa bideratu zen uneoro saioan zehar. 

    Bai saioak, bai hauetan landutako gaiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun. Izan ere, egunerokotasunean balio horiek duten presentziaz ohartu ginen eta gure jarreraren inguruan autokritika egiteko balio izan ziguten. Jabetu ginen haurrekin jardutean errealitate ezberdinetako familiak izango ditugula eta ez ginela gai izango, edo zailtasunak izango genituela iritzien talka bat egonez gero, hau da, familien ideiekin bat egiten ez badugu, jarrera ulerkor, enpatiko eta tolerantea izateko. Balio horiek eguneroko jarduera guztietan azaleratzen dira, une oro jendearekin elkarrekintzan gaudelako eta aberats egiten gaituen aniztasun horrek oinarrian duelako ideia, sinismen, pentsakera edo ideologia ezberdintasuna. Horretarako, autokritika eta hausnarketa hori bideratzeko, oso gai eguneratuak eta polemikoak erabili ziren (gazte eta ertzaintzen gatazka, esaterako), ikasketak errealitatera gerturatuz. Bestalde, saioa baliogarria suertatu zitzaigun, esan bezala, gure jarrera zalantzan jarri genuelako, askotan hitzez defendatzen ditugun balio horiek ez baititugu betetzen eta hipokresia puntu bat identifikatu genuelako esaten eta egiten genuenaren artean. Gaiak lantzeko era oso eskematikoak izan ziren, eta horrek pentsamendua egituratzen eta hausnarketa modu zehatz eta garbian bideratzen lagundu zigun. Era berean, emandako informazio guztia baliagarri eta garrantzitsutzat dugu, ez baikenuen funtsik gabeko informaziorik jaso. Horrez gain, gure kabuz gaiaren inguruan gehiago ikertzeko aukera zabaldu zigun irakaslean baliabide eta material desberdinak eskainiz, hala nola, irakurgai ala ikus -entzunezko euskarrien proposamenak emanez. Dena den, nahikoa izan ez zela uste dugu, izan ere gaiak oso zabalak eta sakonak dira eta ez dugu behar adina denbora izan osotasunean landu eta aztertzeko, hala ere, irakasleak eta gaia lantzeko moduak gure burua zalantzan jartzera bultzatu gaitu, bai eta gaiarekiko interesa piztu, haren inguruan hausnarketa eta lanketa egiten jarraitzeko jarrera piztuz.  

    Laburbilduz, gaiak eta lantzeko moduak originalak eta nahiko dinamikoak izan dira, horrek gaiarekiko interesa eta pentsamendu kritikoa piztu digu, esan bezala, hipokresiaz jokatzen dugulako, asko esan arren, ekintzek ez dutelako berdina islatzen eta askotan autoengainatu egiten garelako geure buruari jarrera idealizatu batzuk esleituz. Ondorioz, hausnarketarako jarrera indartu digu eta gaiaren inguruan gure artean eztabaidatzea ahalbidetu digu. Orokorrean, gure burua eta jarrerak idealizatuta ditugula konturatu gara, eta sarritan, egiten ditugun ekintza txikiek eragin handia dutela egunerokotasunean. Gainera, gerora irakasle garenean, haurrekin jarduteko behar beharrezkoak diren gaitasun eta baloreak landu ditugu, aurrez aipatu bezala, enpatia, errespetua eta tolerantzia beste edozein pertsonarekin elkarrekintzan aritzeko funtsezkoak baitira, harreman hori positiboa zein onuragarria izan dadi; gatazkarik gabe gauzatu dadin, bai eta batak bestea gutxiestea ekiditeko. Era berean,  egunerokotasunean aurre egin behako diegun egoerekiko zein jarrera izan behar dugun ere ikusi dugu: ikuspegi irekia, errespetuzko hitzak, buru gogorkerian ez tematu, errealitate ezberdinak daudela ulertu eta onartu, nahiz eta haiekin bat ez etorri. Bestalde, saioa honetan ikusi izan dugu nola gatazken aurrean zein garrantzitsua den ikuspegi zabal bat izatea, posizio desberdinetan topatu ahal ditzakegulako alde positiboa zein negatiboak. Honek, irakasle funtzioak garatzerakoak ikuspegi aberasgarriagoa edukitzen lagunduko digu.

 


    Horrez gain, gertu eta urruti izeneko bigarren saio honetan, jatorri aniztasunaren inguruan jardun dugu, zehazki, etorkinen inguruan eraiki ditugun aurreiritzi eta estereotipoen inguruan, beti ere norbera abiapuntutzat hartuta.  Saio honen helburu nagusiak geure jarrerak neurtzea eta aipaturiko gaien inguruko ezagutza, ulermena, jabetza, hausnarketa eta lanketa bultzatzea  izan direla esan dezakegu. Guzti hori jarduera ezberdinen bidez egin dugu,oso baliagarriak suertatu zaizkigunak aipaturiko helburuak lortzeko. 

    Lehenik eta behin taula moduko bat bete genuen, hainbat definizio idatziz eta buruan genuen etorkinaren irudiaren inguruko ezaugarriak azalduz, geure usteak eta barneraturiko aurreiritzi zein jarrerak ezagutu eta neurtzeko, haietaz jabetzeko eta, besteekin alderatuz, desberdintasunak antzemateko. Oso jarduera baliagarria izan zen geure aurreiritziak nahiz haien jatorriak ezagutzeko. Ildo beretik, oso modu xinple eta garbian komunikabideek gure aurreiritzien eraikuntzan duten eragina ikusi dugu, eta ohartu gara aurreiritzi guztiak sozialki zein kulturalki eraikiak direla. Bestalde, inmigranteen inguruan ere hausnartzera bultzatu gaitu; izan ere, jabetu gara pobrezia lotzen dugula inmigrazioarekin eta inmigrante horien jatorriaren arabera ikuspuntu bat edo beste izaten dugula, guzti hori txikitatik jaso dugun hezkuntza, ingurugiro zein komunikabideek baldintzatuta izan dela jakinik.

    
    Saioa aurrera joan ahala, gizartean hain nabarmena den arrazakeriaz ohartu gara
Doll test bideoa ikusi ostean. Taldeko kideoi bideo honek barneak mugitu zizkigun, latza egin zitzaigun ikustea eta oso gogorra iruditu zitzaigun konturatzea arrazakeria hain txikitatik ikasi eta barneratzen dugun jarrera bat dela eta haur beltzek ere haien burua, ia ohartu gabe eta nahi gabe,gutxiesten duten eta kriminalizazio zein gaiztakeria alderdiekin lotzen duten, hau da, barneraturiko arrazakeria eta estereotipoen erruagatik auto diskriminatu egiten diren. Ariketa honen bitartez ere gehiago azpimarratu genuen aurreiritziak sozialak diren ideia.

      Jarraian, ikus-entzunezko kulturan dagoen arrazakeriaz jardun gara, hainbat film ospetsuk dituzten eszena arrazistak ikusiz eta guk beste batzuk pentsatuz. Saioko dinamika jarraituz, ohartu gara gauza txikienek ere estereotipoen eraikuntza hori sustatzen duten, eta askotan ohartzen ez garen arren, mezu subliminal ugari igortzen dizkigutela eta jasotzen goazen heinean, geure aurreiritziak osatzen doazela. Time aldizkariaren azal jakin baten inguruan ere mintzatu ginen, gizarteak aurrera pausu edo atzera pausuak eman dituen ikusteko, askotan lanketa izugarria egiten ari garela pentsatu arren, errealitatean islatzen dena ez baita hori. Amaitzeko, esertzen joan ginen, jaio eta bizi ginen lekuak berdinak ala ezberdinak ziren irizpidetzat hartuta, gure familia ala gu geu ere noizbait etorkinak izan garela ikustarazi. Oso interesgarria izan zen modu garbi, xinple eta bisual batean jabetzea nola geure jarrera eta aurreiritziek, boomerang baten modura, gure ere eragiten diguten, gutariko asko ere etorkinak izan baikara noizbait.

    Orokorrean saioko helburuak lortzeko modua originala eta dinamikoa dela pentsatzen dugu, izan ere, lantzen ditugun gaiekiko hausnarketak egitera eta jarrera kritikoak edukitzera bultzatzen gaitu,kasu honetan arrazakeria eta gure aurreiritzien inguruan. bultzatzen gaitu. Era berean,gure ideiatatik oinarrituta definizioak osatzen joatea eta errealitatean ditugun egoera eta baliabide desberdinak erabiltzeak gaia errealitatera gerturatzea lortzen du, gure kasuan interesa gehiago piztuz eta pentsatzera bultzatuz.

    Laburbilduz, gure aurreiritziez jabetu gara, hauek nola sortuak izan diren ikusi dugu, bai eta nola gure inguruak zein komunikabideek hauen eraketan duten indarra. Gainera errealitate kolpe bat jaso dugula ere pentsatzen dugu, oro har ez baikara jabetzen gizarteko arrazakeriaz (batez ere inplizituaz) edo ez diogu garrantzi handiegirik ematen, beraz saio hauek gerora ere erabilgarriak egingo zaizkigun jarrerak pizten digutela uste dugu, jarrera kritikoa eta errealitatearen ikuspegi objektiboa esaterako. 

    Amaitzeko, azpimarratu nahiko genuke nola saio hauen bitartez jabetu garen ustez bazterturik genituen aurre iritzi eta estereotipoak gure baitan jarraitzen dutela eta arreta gehiago jarri behar dugula horietan. Bestalde irakasle funtziotik begiratuz, uste dugu oso garrantzitsua izango dela txikitatik gure ikasleei aniztasun horretan heztea eta eredu positibo ezberdinak erakustea, berdintasun gizarte bat eraikitzeko bidea sortuz.

asteazkena, martxoa 3

Actividad 7 : Privacidad y control


 

  

Primero individualmente y luego en grupo, hemos reflexionado sobre lo que nos ha sugerido el ver los siguientes recursos: 

a) Rellenar el siguiente formulario:

b) Herramienta "Trace my shadow", sobre cuales son los rastros que dejamos en Internet.

c) ¿Qué es lo que Google sabe de ti?  ¿Hacia donde te mueves? ¿Qué aplicaciones pueden ver tus datos?

 Esta es nuestra reflexion:

    Después de realizar las actividades individualmente y reflexionar sobre el tema, nos hemos puesto de acuerdo en que no somos plenamente conscientes de lo que las grandes empresas pueden hacer con nuestros datos. A pesar de ello, sí que somos conscientes de que se utilizan nuestros datos, pero en muchas ocasiones realmente no nos importa, tenemos una falsa sensación de seguridad al creer que al eliminar las búsquedas o el historial no nos puede pasar nada.

    Pero en realidad, nuestra privacidad se queda en un tercer plano, ya que conscientemente o inconscientemente siempre estamos conectados, y cada movimiento se queda guardado en la red. Con ello, nos hemos dado cuenta de que no nos dan la información exacta de la movilidad de nuestros datos, por lo que no hay una divulgación pedagógica sobre ella, y por lo tanto, no sabemos cómo funciona. Es un ciclo en el que nos metemos siendo medianamente conscientes pero no consecuentes, donde después, una vez que tenemos la opción de ver la realidad es cuando viene el arrepentimiento o la preocupación y hasta en algunos casos la desconfianza.

    Teniendo en cuenta la situación en la que vivimos y ante la falta de información que tenemos sobre la utilización de los datos creemos que es necesario tener información, conciencia y formación sobre el tema. 

    Por último, creemos que esta actividad ha sido de gran utilidad ya que los ejercicios nos han ayudado a plantearnos a ser más precavidos a la hora de dar o subir información personal y a reflexionar acerca de la realidad en la que vivimos; el control constate, la manipulación de información de los usuarios con y sin el consentimiento de estos, falta de información sobre la utilización de la información  y etc.